jueves, 13 de junio de 2019

LINK - Zarautzko Intermodala

Proiektuaren panela: 

https://www.dropbox.com/s/tvtr9o4ictwdiry/Link.jpg?dl=0



Erreferentzia proiektua: Estepako Autobus Geltokia - Suarez Corchete

martes, 11 de septiembre de 2018

San Pelaio-ko parkea - Erreferentziak


Non-Solid Landscape - DJarchitecture


prv1

San Pelaio-ko inguruko berdegunea noizean behin inundatzen denez, antzeko egoerarekin aurkitzen diren soluzioak bilatzen egon naiz, soluzio bila. Hainbat aukera ezberdin aztertu ondoren (Valentziako Turia ibaia, Sevilla-ko kanala, ...) nire aburuz hartutako jarrera egokiena landu duen proiektu honekin egingo dut lan: Non-Solid Landscape, DJarchitecture arkitekto estudioak 2015ean aurkeztutako proposamena.

C:UsersasdDesktopEuropan sueciPANEL 1 Model (1)

DJ-k hatzen duen jarrera hurrengoa da: urari behar duen espazioa utzi, Naturaren prozesuak era natural batean gerta daitezen. Inundazioak gertatzen direnerako, pasarela zirkuito bat proposatzen dute, jendearen trantsizio segurua bermatzearren. Pasarelak mendixka artifizialetan zein naturaletan eta zutabe finetan bermatzen dira, urari ahalik eta oztopo gutxien ezarriz.

C:UsersasdDesktopEuropan sueciPANEL 1 Model (1)

Gune inundagarrietan hainbat jarduera gauzatzea (kontzertua, zirkua, kirol zelaia, umeentzako jolasak, ...) posible dela erakusten dute, pasarelak gune horien inguruan kokatuz.

Proiektaren informazio gehiago: http://djarquitectura.com/non-solid-landscape/



miércoles, 28 de marzo de 2018

Martutene - Proiektu Basikoa

Martuteneko Auzo Produktiboaren proposamen honetan larri ibili naiz denboraz (erraz ikusten den moduan), eta amaitu gabeko panela (edo pane erdia) entregatuko dut orain. Hurrengo astean zehar eguneratzen saiatuko naiz, klaseak berriz hasi baino lehen gustora geratzeko maila batera iritsi arte.



PDF: https://www.dropbox.com/s/4gaz3xuijhbh22s/A1%20-%20Entrega%20-%20Martutene%20originala.pdf?dl=0

viernes, 2 de marzo de 2018

Martutene - Erreferentziak

Krisi sortzaile baten erdian Lacaton & Vassal arkitektoen proiektu pare bat aurkitu nituen, nere proposamena aurrera eramaten lagundu dezaketenak. Hauek azaldu baino lehen, nire ideia zehaztuko dut.

Aurreproiektua - ideia


Proiektu honekin Martutenek urarekin (ibaiarekin) zuen erlazio estua berreskuratu nahi da, uholdeak ekiditen diren aldi berean. Horretarako, ibaia futbol zelaiaren iparraldeko erdiraino sartzea baimenduko da. Uholdeak daudenean uraren maila kontrolatzeko sestra ezberdinak baliatuko dira.
Programaren zati handi bat zubi funtzioa izango duen eraikin batek hartuko du. Behe solairuan kalea kokatuko da, lehen solairuan tailerrak, lantegiak eta espazio partekatuak kokatuko dire batez ere, goiko solairuetara hedatzeko aukera izanik. Gainerako solairuetan mota ezberdinetako egoitzak (behin beinekoak, behin betikoak, baratza urbanoa dutenak, espazioak partekatzen dituztenak), ekipamenduren bat (haurtzaindegia) eta gune komunak kokatuko dira. Baratza gehiengoak eraikinaren azpiko soroetan planteatuko ditut, nahiz eta zona inundagarria izan (urtean 2 edo 3 aldiz egongo da ura bertan, ta egipziarrek egiten zuten antzera erabili dezakegu soroen lurra era natural batean berriztatzeko).

"Zubi-eraikina"-ren eraikuntza zertxa handietan oinarrituko da; kalea zertxa hauetatik zintzilik eta lurrean bermatuko diren zutebe finen gainean kokatuko da. Zertxaren horizontaltasunari kontrajarriz bolumen lerdenagoetan kokatuko da izaera pribatuagoa duen programa.

Project Lacoste, Dakar - Lacaton & Vassal (2006/2017)

Proiektu honetatik atentzio deitu didana erabilera ezberdinen antolaketa da; lehen solairuetan erabilera komertzialak kokatzen dituzte, kalearen bestaldeko merkatu tradizionalarekin harremanetan jarriz, eta hurrengo solairuetan (dorre edo bloke itxurako bolumenean) hotela eta etxebizitzak.

Beheko gne komertzial irekiak kalearekin eta bertako gertakizunekin erlazio sakona duen bitartean, erabilera pribatuagoak txertatzen ditu. Nire gustorako programa franja nabariegietan banatzen da, baina hasteko balio izan zait. Gaur egun eraikitzen ari dira.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:
2G Libros Books, Lacaton & Vassal, Spain, 2007, English - Spanish, Editorial Gustavo Gili
https://www.lacatonvassal.com/index.php?idp=45#

Little Hamburg Hybrid Housing - Michael Sapko, from Lublin, Poland


Proiektu honen ebaketak Martuteneko programa antolatzeko era argia eskaini dit; pieza horizontal  publikoa, erabilera pribatuagoak dorre itxurako bolumenetan partekatzen direlarik. Eraikin masibo baten irudia ekiditen da, erabilera ezberdinak elementu berean bateratzen diren bitartean. Lehiaketaren 2. saria irabazi duen proiektua izan da.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:

Maison, Dordogne - Lacaton & Vassal (1997)

Proiektu honetatik hartu dudan ideia negutegi moduko tarte espazio estaliena izan da. Etxebizitza honetan espazio ezberdinak banatzen dira; eguneko espazioak eta logelak patio estali baten bidez banatzen dira. Honek, Fatxadetako leiho sistemekin batera, urteko urtaro ezberdineatan etxeko gelak girotzeko aukera ematen dute. Malgutasun hori oso interesgariia iruditu zait, eta eraikin barneko baratzak kokatzeko erabiliko dut.

Proiektuari buruzko informazio gehiago:
2G Libros Books, Lacaton & Vassal, Spain, 2007, English - Spanish, Editorial Gustavo Gili


jueves, 1 de marzo de 2018

El nuevo ecosistema productivo: fabricación personal, distribuida y abierta - Komentarioa

Teknologiak inpaktu handia izan du gizakiaren bizitzan betidanik. Berrikuntzak gende kopuru handi bati irisgarriak bilakatzen direnean ematen da salto nabari bat, azken urteetan bizi izan dugun smart-phone-en agertzearekin, adibidez. Gure artean komunikatzeko era aldatu dute sakeleko mugikor berriek, ezin dugu hori ukatu. Komunikatzeko erraztasunak komunitate berriak sortzeko aukera ekarri du, baina ez orain arteko eredu lokal klasikoan soilik; munduko edozein punturekin jarri gaitezke harremanetan.

Erreztasun horiek baliatzean oinarritzen da Fabbers-en ideia: berrikuntzak, produktuen erabilera berriak, esperientzia pertsonalak, ... Informazioa partekatu eta ideien/produktuen feedbak-a eskaintzen duten komunitate berriak sortzen ari dira, Fabers-ak sortzen ari dira, baina gure hiriek ez dute eskaintzen talde berri hauentzako azpiegitura egokirik oraingiz, gizarte modelo zaharrago batean oinarritzen baitira. 

Orain arte industria hirigunetik aldendu da, produkzioa aldenduz eta desplazamenduak eraginez (kotxean oinarritutako gizartean bizi garela gogoratu behar dugu). Hirian bertan espazio produktiboak berreskuratu beharko lirateke, kolaboratzeko espazioak berreskuratu beharko lirateke, antzinako gremieoen antzera elkarlana sustatuz eta jende sortzaileari horretarako egokia den ingurunea eskainiz.

Fab Lab sareak martxan jarri nahi du proiektu hori Bartzelonako hirian, etorkizunean Espainiako eta munduko beste hiriekin kontaktuan jarriz, sormenerako sare globala planteatuz. Orain arte izan dugun hiritarraren pertzepzioa aldatu behar da, ez bai gara kontsumista hutsak; produzitu dezakegu, eta horretarako komunikatzeko plataforma (Internet) egokiak behar ditugu. Hiria sozializatzeko eta informazioa partekatzeko espazio bezala berreskuratu behar dugu, baina horretarako honen transformazioa beharrezkoa da. 

Beharrezkoa al da hiriaren transformazio fisikoa proiektua aurrera eramateko? Zer nolako azpiegitura behar dute Fab Lab-ak, lokalak? Aretoak? Eraikin osoak? Nire iritzia bestelakoa da. Fab City-a lortzeko azpiegitura nagusiena hiritarrak dira. Hiritarrik gabe ezin da komunitaterik sortu, eta guri dagokigu horretaz jabetzea. Behin Fabbers-ak sortu diren hriak espazio fisikoa eskaikiko die, hasierako faseetan gutxienez. 


Erreferentzia testua:

viernes, 22 de diciembre de 2017

PAU - Work in progress


Badirudi eskarmentatzen ez dudala. Azkenaldian kostatu egin zait proiektuan lan egitea, eta oooooooso berando jarri naiz lanean. Nahiz eta familiren inguruko gauzak pasa diren ez dut inongo aitzakirik, eta ez dut aitzakirik bilatu nahi.

Oporretan eta azterketa garaian proiektua lantzen jarraituko dut, nahiz eta notan eraginik ez izan; proiektu hau gustatu zait eta orain hasi naiz disfrutatzen (badakit, berandu). Produkzioa aurrera doan heinean blogera igoko itut egiten ditudan planoak, ebaketak edo eskemak, faszikulo moduan (orain arte egin ez dudana, por zierto).

Barkatu orain hain lan kaskar eta amaitu gabea entregatu izana, hurrengo lauhilekoan chip-a aldatzen saiatuko naiz.

Urte berri on eta ondo pasa oporrak.